Gazte Danbadako bonoak Lesakako Arranon salgai. Martxoaren 29,30,31 eta apirilak 1 Gazte Danbada izeneko jaialdia ospatuko da Urduñan: gazte antolakunde berriaren erditze jaialdia izanen da. Bertan hitzaldi, tailer, kale animazio, kontzertu (tartean The Toy Dolls, Obrint Pass, Afu, Bad Sound System...) eta bertze hainbat ekimen izanen dira. Martxoaren 4ra arte bonoak hamarnaka erosi daitezke 40 euroren truke. Hortik aintzinera, 45 euro balioko du bono bakoitzak eta banaka erosi beharko dira. Eskualdetik, hamarnakako taldeak egitea errazteko zerrenda bat egina dago Arranon, baita autobuseko zerrenda ere. Gazte Danbadari buruzko informazio gehiago www.gaztedanbada.net webgunean.