Hendaiako Gazte Eguna

Gazte Oihua 2013ko martxoaren 1a

Hendaiako gazte eguna martxoaren 9an ospatuko da, Bada garaia, esna hadi gazte! goiburupean. 10:30ean Iparraldeko gazte mugimenduaren inguruko hitzaldia izanen da merkatu zaharrean. 12:00etan presoen aldeko txistulari diana izanen da. 14:00etan bazkaria izanen dute gazteek Merkatu zaha­rrean eta ondotik Jo­nny Platz komikoaren monologoa. 18:00etan triki-bertso-poteoa izanen dute eta 20:00etan kon­tzertuak Imuntzo eta Beloki, Urmurao eta Bad Sound System taldeekin. Bazkaria 10 euro gostako da, kontzertuak 5 euro eta bazkaria eta kontzertuetarako sarrerak 13 euro. Erreserbatzeko telefonoak: 0659091885 edo 655995236.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun