Martxoaren 2ko kongresuak bukatutzat emanen du Zukgua prozesua

Gazte Oihua 2013ko martxoaren 1a

Martxoaren 2ko kongresua aurkezteko egindako prentsaurrekoa. Utzitako argazkia

Gazte antolakunde berriaren izena eta logoa aurkeztuko dituzte Lizarran

Martxoaren 2an Zukgua prozesuari akabera emanen dion gazte kongresua ospatuko da Lizarran. Bertan prozesu eratzaileari bukaera eman eta gazte antolakunde berriaren izena zein logoa aurkeztuko dira. Egun hortatik ai­tzinera hasiko dira gazteak antolakundearen bidez herriz herri lanean, independentzia, sozialismoa eta feminismoaren bidean. Eskualdeko gazteek kongresura joateko deia zabaldu dute.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun