Laguntza laguntzaren truk. Ideia hori dago Ttipi Txartelaren atzean. TTIPI-TTAPA FUNDAZIOAren helburua ahalik eta bazkide gehien lortzea da eta, dagoeneko, kasik zazpirehunek aprobetxatzen dituzte Ttipi Txartelak eskaintzen dituen abantailak.
Txartela egiteko biderik errazena TTIPI-TTAPAra deitzea da (948635458) eta hor behar adina argibide emanen dira. Dena den, laburbilduz, hona hemen oinarrizko azalpenak: Ttipi Txartela urtero berritzen da, pertsonala da (erabiltzailearen izen-deiturak eta karnetaren zenbakia ditu idatziak), dendaren batean erabiltzerakoan Txartelarekin batera Nortasun Agiria ere erakutsi beharko da eta hainbat tokitan urtean zehar deskontu interesgarriak izateko eskubidea ematen du, merkealdi sasoian izan ezik. Deskontuak eskaintzen dituzten dendak zein diren jakiteko eta horietako bakoitzean deskontua zertan eta zenbatekoa den ikusteko, txartelarekin batera liburuxka bat bidaltzen da etxera informazio zehatzarekin.
HEMENGO DENDAK
Herriko denda eta zerbitzuetan kontsumitzera animatzea da Txartelaren helburuetako bat. Horiexek ematen baitiote bizitza gure herriei eta horiexek baitira TTIPI-TTAPA bezalako proiektu ttikien laguntzailerik baliotsuenak. Hor ageri da zenbateraino den garrantzitsua hemengo denda eta zerbitzuetan kontsumitzea. Maiz kanpoko ofertak begiratzen ditugu, baina herrietan ere produktu onak daude eta prezioak berdintsuak dira.
MARTXOAN BIDALIKO DIRA TXARTEL BERRIAK
Txarteldunek otsailean hartu dute karta bat ea berritu nahi duten galdetuz eta kartarekin batera, iaz ordaindutako kopuruak Errenta Aitorpenean ekarri dien desgrabazioa zehazten duen ziurtagiria. Txartel bakarra duenak 40 euro ordaindu zituen iaz, eta desgrabazioa %25ekoa dela kontuan hartuta, 10 euro itzuliko dio aurten Nafarroako Gobernuak.
TTIPI TXARTELA DENDA ETA ZERBITZU HAUETAN ERABILTZEN AHAL DA, ORAINGOZ. LITEKEENA DA URTEAN ZEHAR GEHIAGO ERE IZATEA
AUTO TAILERRAK:
Berauto (Bera): %5 errekanbioetan
Datucelay (Elizondo): %10 bateria eta amortiguadoretan
Sansiñena (Elizondo): %5 olio aldaketetan
Zalain Motor (Bera): %5 errekanbioetan
AUTOESKOLAK:
Senper (Bera/Lesaka): %10 metrikulan
ARGAZKI-DENDAK:
Goiko (Bera): %10 kopia digitalean
Mena (Elizondo): %10 kopia digitalean
Zaldua (Doneztebe/Elizondo): %10 produktuetan
ARROPA-DENDAK:
Bixkiak (Lesaka): %10 deskontua
Edurne (Bera): %5, 30€tik gora
Ipingi (Elizondo): %5, 30€tik gora
Juan J. Pikabea (Doneztebe): %10, marka batzuetan izan ezik
Kattalingorri (Elizondo): %10 deskontua
Kukuka (Doneztebe): %10 pijama eta barruko arropetan
BIZIKLETA TAILERRAK:
Katea Bike (Bera): %5 konponketetan
ESTETIKA ZENTRUAK:
Amaia (Doneztebe): %5 kosmetika eta %10 oparietan 50€tik gora. Promozioetan ez
Arrate (Doneztebe): %10 Skeindor Eternal krematan
ETXETRESNAK:
Altzuri (Lesaka): %5 etxetresnetan
FOTOKOPIAK/INPRENTA:
Bortzirudi (Bera): kopietan, enkuadernazioetan eta inprentako zenbati lanetan. %5 5€tik gora. Argibideak dendan.
HAURREN GAUZAK:
Pottoki (Elizondo): %5 oparitzeko artikulu txikietan
JATETXEAK:
Posada Oitz (Oitz): %10 deskontua
Elbeteko posada (Elbete): %10 kartan, 30€tik gora
KIROLDEGIAK:
Giltxaurdi Udal Kirol Instalazioak (Elizondo): %50eko deskontua matrikulan. Baldintza: gutxienez urte oso baterako bazkide egin behar da
Lesakako Udal Kiroldegia (Lesaka): Abuztuak 31 arte:
Pertsona bat: %10 matrikulan
Bi pertsona: 1go pertsonak matrikula doan, bigarrenak hilabete bat doan.
KIROL-DENDAK:
Agara (Bera): %5 kirol artikuluetan
Iparla (Elizondo): %8, 30€tik gora
Zela (Bera): %5 deskontua
LENTZERIAK:
Kattagorria (Lesaka): %10 lentzerian
Maricruz (Doneztebe/Elizondo): %10, 30€tik gora
LIBURU-DENDAK:
Nafarpress (Elizondo): %10 liburu eta ikas material., testu liburu eta bideoak ezik
Maimur (Leitza): %10 oparitzeko artikuluetan
NUTRIZIOA ETA DIETETIKA:
Oreka (Lesaka): %5 kontsulta eta produktuetan
Kimetz (Doneztebe): %5 kosmetikan
Elika (Bera): %5 kontsultan
OPARI-DENDAK:
Alustiza (Doneztebe): %10, 30€tik gora
OPTIKAK:
Intzuri (Lesaka): %10 produktu guzietan
Ostargi (Bera): %5eko deskontua
PENTSUAK:
Mendaur (Doneztebe): %5 zakur eta katu pentsuan
TINDATEGIAK:
Jaione (Doneztebe): %10, 12€tik gora
ZAPATA-DENDAK:
Ostiz (Doneztebe): %10 oinetakoetan
Txinelka (Lesaka): %10 deskontua
Zangue (Elizondo): %10 deskontua
ABANTAILA HANDIAK DITUEN TXARTELA
TTIPI TXARTELA izatea harpidetza soilik izatea baino merkeago
ateratzen da eta deskontuak dituzten tokietan zenbat eta gehiago erabili, berrogei euro baino aisa gehiago berreskuratuko dira.
TTIPI TXARTELArengatik 40 € ordaintzen bada ere, urtearen buruan kontuak egin ondotik, harpidetzarengatik ordaintzen diren 34 euroak baino merkeago ateratzen da txartelduna izatea, errenta-aitorpena egiterakoan 10 € itzuliko baitio Nafarroako Gobernuak txarteldunari.
Eta ez hori bakarrik; zenbat eta gehiago erabili dendetan, orduan eta irabazi handiagoak ditu txarteldunak deskontuei esker.
Bistan denez, abantaila ez da bakarrik txartela erosten duenarentzat. Tartean onuradun gehiago daude. Lehenik eta behin Ttipi-Ttapa Fundazioa bera. Zenbat eta txarteldun gehiago izan orduan eta sendoagoa izanen baita bere autonomia ekonomikoa eta hori, gaur den egunean diru-laguntzak gero eta urriagoak diren honetan, izugarri inportantea da bizirik irauteko. Eta onuradunen artean kontatu behar dira deskontuak eskaintzen dituzten denda eta zerbitzuak ere, bezeroak fidelizatzeko edota bereganatzeko baliagarri baitzaie Ttipi Txartela.
HAMABOSTERO SARI INTERESGARRIEN ZOZKETAK
Ttipi-Ttapari laguntza ematen dioten hainbat enpresa eta erakundei esker, txarteldunen artean hamabostero hainbat sari interesgarri zozketatuko dira aurten ere. Hala nola, Martikoren eta Arkupe Gozotegiaren produktuz osatutako loteak, Oninart eta Onddotapuntoren arropak, Elkar, Erein, Ibaizabal eta Ttarttalo argitaletxeek eskainitako liburuak, Lanku, Katxiporreta eta Urtxintxa Eskolaren CD, DVD eta jokuak, Donostiako Aquarium, Naf. Bertsozale Elkartea eta Zugarramurdiko Lezeak oparitutako sarrerak, Posada Oitzek eskainitako 4 otordu eta Urdi Kiroldegiak eskainitako sarrerak: 12 sarrera urtean zehar Lesakako Udal Kiroldegirako eta 6 sarrera udan Berako Igerilekuan sartzeko. Hauexek dira orain arte lotu diren sariak. Urtean zehar joanen gara zehazten sari berri gehiago.
DAUDEN AUKEREN ARTETIK, BATZUK HEMEN
ELBETEKO POSADA | ELBETE
Otordu goxo bat kartan egin nahi dutenentzat %10eko deskontua dute Ttipi Txarteldunek 30 eurotik gorako gastuan.
KATTAGORRIA | LESAKA
Lesakako denda honetan ere %10eko deskontua dute txarteldunek barneko arropa edo lentzeriako produktuetan.
OSTIZ ZAPATA-DENDA | DONEZTEBE
Oinetako guztietan %10eko deskontua eskaintzen du Doneztebeko Ostizek, berdin kirol oinetakoak edo bertzelakoetan.
SANSIÑENA | ELIZONDO
Autoaren olioa aldatu beharrean dagoen txarteldunak %5eko deskontua izanen du Elizondoko Sansiñenan.
JUAN J. PIKABEA | DONEZTEBE
Doneztebeko arropa- denda honetan %10eko deskontua dute txarteldunek gizonezkoendako arropetan, marka batzuetan izan ezik.
ZELA KIROLAK | BERA
Berako denda honetan %5eko deskontua dute txarteldunek kirol arropa eta artikuluetan, merkealdi garaietan izan ezik.