Atarrabian eta Etxarrin jokatuko dira asteburuan lehen bi finalaurrekoak

TTIPI-TTAPA 2013ko otsailaren 28a

Etxarri Aranazko saioan, finalerako txartelaren bila lehiatuko den seikotea. Nafarroako Bertsozale Elkartea

Azkeneko final aurrekoa Elizondon jokatuko da martxoaren 9an

Martxoaren 2an abiatuko dira aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak, Atarrabian. Hurrengo egunean Etxarri Aranatzen izanen da bigarrena, eta azkena martxoaren 9an Elizondon. Finala, berriz, martxoaren 23an jokatuko da Iruñeko Anaitasuna kiroldegian.

Martxoaren 2an abiatuko dira aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak, Atarrabian. Hurrengo egunean Etxarri Aranatzen izanen da bigarrena, eta azkena martxoaren 9an Elizondon. Finala, berriz, martxoaren 23an jokatuko da Iruñeko Anaitasuna kiroldegian.

Atarrabiako saioa 17,30ean hasiko da, herriko Kultur Etxean. Honako bertsolariek hartuko dute parte: Julio Soto, Oskar Estanga, Erika Lagoma, Iñigo Olaetxea, Iñaki Aleman eta Joxema Leitza. Estitxu Fernandezek aurkeztuko du saioa. 

 

Igandean, Etxarri Aranatzen

Aurtengo Txapelketako bigarren finalaurrekoa igandean izango da Etxarri Aranatzen. Saio hori ere 17,30ean hasiko da, Kultur Etxean. Sei bertsolari hauek igoko dira oholtzara: Eneko Lazkoz, Xabier Silveira, Jon Barberena, Eneko Fernandez, Ander Fuentes “Itturri” eta Josu Sanjurjo. Alaitz Rekondok aurkeztuko du saioa. 

Finalaurrekoetarako sarrera zortzi eurokoa da, bost euro Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta 16 urtetik beherakoentzat. Sarrerak dagoeneko salgai daude www.bertsosarrerak.eu web gunean. Kontutan izan aforoa mugatua dela, hortaz komeni da sarrera aurrez hartzea. Egun berean sarrerak erosteko, takila arratsaldeko 16etan zabalduko da, aretoetan bertan.

Finalaurrekoak irabazten dituzten bertsolariak zuzenean sailkatuko dira Iruñeko finalerako. Gainerako bost postuak finalaurreko guztien puntuazioaren arabera erabakiko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun