Gazte Burrunbak ateraldia eginen du larunbatean Elgorriagako bainuetxera

TTIPI-TTAPA 2013ko otsailaren 27a

Txartelak Titi ostatuan daude salgai

Goizean mendi irteera ttiki bat egin ondotik, eguerdian balneariora joanen dira goizeko nekeak bota eta erlajatzera. Bertan bazkaldu eta arratsaldean pintxopoteoa eginen dute trikitilariek alaituta. Txartelak dagoeneko Titi ostatuan daude salgai, bazkideek 25 euroren truke eta bazkideak ez direnek berriz, 30 eurotan.

Doneztebeko kultur talde gazteak, irteera antolatu du Elgorriagako bainuetxera. Martxoaren 2an izanen da eta bainuetxeko bisitaz gain, egun horretarako bertze zenbait ekintza ere prestatu dituzte. Goizeko hamarretan egin dute hitzordua autobus geltokian, mendi irteera ttiki batekin egunari hasiera emateko. Eguerdian balneariora joanen dira goizeko nekeak bota eta erlajatzera. Sauna, iturri eta uretan lasai egoteko aukera izanen dute. Bertan bazkaldu eta arratsaldean pintxopoteoa eginen dute trikitilariek alaituta. Txartelak dagoeneko Titi ostatuan daude salgai, bazkideek 25 euroren truke eta bazkideak ez direnek berriz, 30 eurotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun