TransBidasoa-Euromaster taldeko Ibon Urtiagak Nafarroako erlojupeko txapelketa irabazi du

TTIPI-TTAPA 2013ko otsailaren 26a

Ion Zeberio elizondarra eta Luziano Mitxelena lesakarra ere, beraien kategorietan Nafarroako txapeldun izan ziren. Utzitako argazkia

Luziano Mitxelena lesakarrak master60n eta Ion Zeberio elizondarrak seniorretan ere lortu zuten

TransBidasoa-Euromaster taldeko Ibon Urtiaga beteluarra Nafarroako erlojupeko txapeldun bilakatu da master mailan. Nafarroako Erreinuko Itzuliko Los Arcoseko etapan erabaki zen erlojupeko txapelduna, eguraldiaren eraginez itzuli arras gogorra izan da eta Ion Zeberiok 14. postua lortu du sailkapen nagusian.

TransBidasoa-Euromaster taldeko Ibon Urtiaga beteluarra Nafarroako erlojupeko txapeldun bilakatu da master mailan. Nafarroako Erreinuko Itzuliko Los Arcoseko etapan erabaki zen erlojupeko txapelduna, eguraldiaren eraginez itzuli arras gogorra izan da eta Ion Zeberiok 14. postua lortu du sailkapen nagusian.

Asteburu honetan Nafarroako Erreinuko Itzulia jokatu da Erribera aldean, hiru etapa bi egunetan, Los Arcos, Fitero eta Milagron. TransBidasoa-Euromaster taldeko sei txirrindulari gerturatu dira, Mikel Arburua, Riki Martínez, Luziano Mitxelena, Ion Zeberio eta Jabi eta Ibon Urtiaga anaiak. Lehen etapa Los Arcosen, 4 kilometroko erlojupekoa, espezialitate honetanko Nafarroako txapelketa zen; Ibonek 4. postu bikaina eskuratu zuen Espainia mailako master mailako txirrindularien aurka eta Nafarroako txapelketa irabaztea lortu zuen; Luziano Mitxelena lesakarrak eta Ion Zeberio elizondarrak ere euren mailetan txapela lortu zuten. Beraien mailetan parte hartzaile gutti izan arren, bere lana ederki bete zuten TransBidasoa-Euromasterko taldekideek. Ibon Urtiagak, gainera, Itzuliko lehen nafarraren mailota eskuratu zuen eta arratsaldean Fiteron Mikel Arburua igantziarrarekin eta Ion Zeberiorekin tropelean helmugaratuta mantentzea lortu zuen.

Igandeko etapa, Milagron 105 km eta lau igoera, giro txarrak eta haize kaxkarrak erabaki zuten. Ateratzekotan ziren 200 partaideetatik erdiak ez zuten irteera hartu, horien artean Jabi Urtiaga. Ondoren laisterketa arras gogorra egin zen Ibon Urtiaga, Mikel Arburua eta Riki Martinezentzat, tropeletik gibeleratu eta laisterketa utzi behar izan zuten. Luziano Mitxelenak master60 mailako ibilbidea laburragoa zuen eta bere mailan garaipena eskuratu zuen lesakarrak. Ion Zeberio ihes egiteko saiakera ezberdinetan ibili zen tropelaren aintzinean, baina bukaeran hemeretzi laguneko taldetxo bat helmugaratu zen; hauen artean jokatu zen etapa eta sailkapena. Alberto Sanchez (orquín) madrildarrak irabazi zuen etapa, Ion Zeberio6. helmugaratu zen denbora berean. Sailkapen nagusia Juan Carlos Fernández “Puma” (ACMarriott) profesional izandako madrildarrarentzat izan zen, Ion Zeberio 14. postuan sailkatu zen eta 200 partaidetik soilik 26ek akitu zuten itzulia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun