Artelanen artean amets egiteko aukera eskaintzen du Martiornia landetxeak

TTIPI-TTAPA 2013ko martxoaren 4a

Iciar Mikelperizena eta Rakel Ariztegi ekimenaren aurkezpenean. TTIPI-TTAPA

Iciar Mikelperizena margolariaren lanak ikusgai daude

“Artelanen artean amets egin” ekimenaren ate irekien ekitaldia burutu zen Martiornia landetxean otsailaren 15ean. Bi emakume, Rakel Ariztegi, lande­txearen jabea eta Iciar Mikelperizena, Sunbillan bizi den margolari beratarra , duela hilabete batzuk emaitza ikusgarria eman duen elkarlan honetan hasi ziren eta zonaldeko arlo turistiko eta artistikoko dituzten lagunei eraku­tsi nahi izan zieten.

Iciar Mikelperizena, goiz hasi zen arte plas­tikoetan, diseinu grafikoa eta margolan artis­tikoa ikasi zuen eta bere lanak 2006an hasi zen erakusketetan agertzen. Martiornia landetxeko erakusketa honetan, adierazkortasun eta kolorez beteriko lan ba­tzuk ikus ditzakegu.

Rakel ere gazterik hasi zen ere landa turismoaren lanetan, 1998 urtean, Oitzeko Martiornekoborda etxearekin. Urte hauetan, bere anai­arekin batera, bisitariei eskaintzen dizkien ins­talakuntzak eta zerbi­tzuak zabaltzen eta hobetzen joan da, beti dekorazio eta etxeen erosotasunean hobekun­tzak egiten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun