Eskualdeko euskarazko komunikabideen aldeko mus txapelketako partidak asteburuan

Ttipi-Ttapa 2013ko otsailaren 22a

Igantzi, Arantza eta Azpilkuetan jokatuko dira kanporaketak asteburu honetan.

Igantziko biltokian ortziralean eta Arantzako Ekaitzan eta Azpilkuetako Ostatuan larunbatean

Pasa den asteburuan hasi zen Xorroxin, Xaloa eta Ttipi-Ttaparen aldeko mus txapelketa. Joan den urtean bezala herriz herri jokatuko dira kanporaketak. Igantziko biltokian izanen da hurrengo hitzordua otsailaren 22an, 22:00etan. Larunbatean, Arantzako Ekaitzan eta Azpilkuetako Ostatuan jokatuko dira partidak, 21:00etan.

Pasa den asteburuan hasi zen Xorroxin, Xaloa eta Ttipi-Ttaparen aldeko mus txapelketa. Joan den urtean bezala, herriz herri jokatuko dira kanporaketak. Igantziko biltokian izanen da hurrengo hitzordua otsailaren 22an, 22:00etan. Larunbatean, Arantzako Ekaitzan eta Azpilkuetako Ostatuan jokatuko dira partidak, 21:00etan.

Txapelketetan parte hartzeko 20 euro ordaindu beharko ditu bikote bakoitzak. Herri bakoitzean izan daitezkeen sariez gain, txapelketako irabazleek, txapela eta trofeoez eta 300 eurotan baloratutako saria izanen dute. Nafarroako Gobernuak dirulaguntza ukatu eta bertze diru iturriak murriztu diren honetan, eskualdeko komunikabideek bertze diru sarrerak bilatu behar izan dituzte. Iaz, 198 bikotek parte hartu zuten txapelketan eta 4.000 euro bildu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun