Basaburua izanen da eskualdeko ordezkari bakarra igandean hasiko diren Nafarroako Herri Kirol Jokuetan

Ttipi-Ttapa 2013ko otsailaren 22a

Joan den urtean, haur mailako proba konbinatuan txapeldun izan zen Basaburua. Artxiboko argazkia

Baztandarrak kimu, haur eta kadete mailako proba konbinatuan lehiatuko dira

Nafarroako Herri Kirol Federazioak Herri Kirol Jokuak antolatu ditu bertze urte batez, 11 eta 16 urte arteko neska-mutikoei zuzendua. Otsailaren 24an abiatuko dira Berriozarren eta martxoaren 24a bitarte, herriz-herri proba konbinatuetan eta sokatiran hainbat gaztetxo ibiliko dira.

Nafarroako Herri Kirol Federazioak Herri Kirol Jokuak antolatu ditu bertze urte batez, 11 eta 16 urte arteko neska-mutikoei zuzendua. Otsailaren 24an abiatuko dira Berriozarren eta martxoaren 24a bitarte, herriz-herri proba konbinatuetan eta sokatiran hainbat gaztetxo ibiliko dira.

Otsailaren 24an Berriozarren jokatuko den jardunaldiaren ondotik, martxoaren 3an Betelun, martxoaren 10ean Altsasun, martxoaren 17an Etxarri Aranatz edo Arbizun eta martxoaren 24an Larraintzarren jokatuko dia saioak, denak goizeko 11:00etan hasita.

 

Parte hartzaileak

Guztira hiru kategoria izanen dira: kimuen mailan (2001 eta 2002 urteetan jaiotakoak) konbinatuetan bakarrik ariko dira eta Berriozar eta BKE (Berriozar), Andra Mari eta Putterri (Etxarri Aranaz), Iñigo Aritza (Altsasu), Basaburua (Baztan), Araxes (Araitz Betelu) eta Ultzama lehiatuko dira. Beraz, azken urteetan Igantzi, Arantza edo Berako kirolariak ere aritu baldin badira, aurten Basaburuako taldea izanen da eskualdeko ordezkari bakarra.

Haurretan (1999-2000an jaiotakoak) eta kadetetan (1997-1998 urteetan jaioak) konbinatuetan eta sokatiran ariko dira, baina Basaburuaren kasuan, proba konbinatuan bakarrik aterako du taldea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun