Aurten ere iduzkia eta giro ona lagun, senpertar andana ibili da Ezpeletako ferietan. Piperraren herrirat doazenak pozik agertzen dira beti pottokak ikusteko eta zaldi lehiaketaz gozatzeko parada baitute, eta baita ere solasean aritzeko lagun giroan. Aurten ere, Pantxo Bidart Senperen bizi den hazpandarrak bere behorrak eraman ditu zoingehiagokan parte hartzerat. Bidart-ek ez ditu gehiago zaldien bederatzi arrazak. Comtois eta bretaindarrekin sariak eskuratu ditu Ezpeletan. Aurten ez da Parisko laborantza saloinerat joanen Akitania lurraldea ez baita sailkatua izan. Haatik, Bordeleko nazioarteko azokarat eramanen ditu bere zaldiak maiatzaren 18tik 26rat.