Otsaileko lehenengo igandean ospatu zuten beraien eguna Eratsungo jubilatuek. Hildako bazkideen omenezko meza izan zuten goizean eta ondoren Barranka ostatuan egin zuten bazkaria. Giro ederra izan zen bazkalondoan eta musean jokatzeko tartea ere izan zuten. Lehia biziko partiden ondotik, Calixto Estanga eta Pedro Beraza Telletxea izan ziren irabazleak eta Jose Luis Escudero eta Miguel Baleztena Mitxeok egin zuten bigarren.