Gero eta familia gehiagok hartu dute urtean behin guztiak elkartzeko ohitura. Elkarrengandik urrun bizi diren kideak elkarrekin egun polita pasatzen dute. Etxeberria-Mariezkurrena familia elkartu da berriki. Sei anaiak eta beraien bikoteak bazkaria, musean jokatu eta orainaz eta geroaz hitz egiteko aukera izan zuten. Iragana ere present izan zen eta beraien gurasoak eta Consuelo arreba gogoan izan zituzten. Urte asko zeramatzatzen guztiak elkartu gabe. Anaietako bi Hendaian, bi Iruñean, bat Donostian eta bertzea Ezkurran bizi baitira.