Txerri boda

Fernando ETXEBERRIA 2013ko otsailaren 19a

Urtarrila iristen denean, etxe askotan jarrai­tzen dute txerri bodaren aspaldiko usadioarekin. Gorostiaga-Goñi familia da horietako bat eta azken urteetan, bakarra hil beharrean bi txerri hiltzen dituzte. Urtarrilaren 21ean egin zuten zita. Hamar pertsona elkartu ziren ganadu-hiltzaileari lagun­tzeko. 38 urte darama­tza zeregin horretan Juan Bautista Cestau leitza­rrak. Ezkurrako Goikoetxea Bordako Juan Etxe­berriak, bere aitaginarrebak erakutsi zizkion txe­rria hiltzeko sekretuak. Egun, urtean ehun txerri baino gehiago hiltzen ditu. Txerriek 200 kilo inguruko pisua zuten. Gizonezkoek txerria hiltzen zuten bitartean, emakumeek sukaldean odola, porruak, tipulak eta arroza nahastuta odolki ede­rrak prestatu zituzten. Lanak bukatuta, hamaiketakoa egin zuen hamasei laguneko koadrilak. Afaria gero eta afaldoan musean jokatu zuten. Antzinako txerri boden pare!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun