Eguraldi txarrari aurre eginez, mozorroak jantzi eta kalera irten ziren gazteak inauterietako larunbat goizean. Puskak biltzen aritu ziren Labaiengo hainbat etxeetan eta arratsaldean, berriz, Beintzako auzoan. Otordu ederrak egin zituzten herriko ostatu eta Itur-ondo elkartean. Bestela ere dezente luzatzen diren bazkal eta afalondoak, gehiago luzatu ziren aurten, euriaren aitzakian. Haurrek aldiz, Beintzako ostatuan ospatu zituzten inauteriak haien gurasoekin batera. Honako menua izan zuten: fritoak, zopa, oilaskoa patata, piper eta letxugarekin, eta tarta izozkiarekin eta gaztabera.