Giro ederrean joan dira aurten ere iñoteak

Fermin ETXEKOLONEA 2013ko otsailaren 19a

Joaldun eta mozorro festa umore ederrean joan da aurtengoan ere. Izaskun ZUBIALDE

Batzuk festa egiteko lanean aritu direnen borondatea ere aipatu behar da

Ongi joan ziren iñoteak. Batzuk joareekin, besteak mozorro, jendearen parte hartze handia izan zen eta astelehen, astearte eta asteazkenean eguraldi ede­rra izan zen, joaldun eta mozorroen harat-honatak egiteko. Kanpoko jende aldetik ere, joan den urtean baino gehiago ibili zen. Euskal Telebistako Atsuek ere bere grabaketa egin zuten herrian, Inauteri Asteartean eta joaldunen laguntza izan zuten, beraien kotxe zaharra mugitzeko.
 
Iñotetako kontuak egiteko sortzen den elkartean 38 gazte bildu ziren. Batzuk fiesta egiteko beste batzuk lana egin behar eta inauterietan aipatzekoa da sukaldarien lana. Patxiku Mitxelena buru zela, Mertxe Santesteban, Mari Joxe Loiarte eta Maria Mitxelena jotasu aritu ziren otorduak pres­tatzen, gosaria, bazkaria eta afariaz gain, garbiketak eta beste. Aipamen berezia merezi dute. 
 
Modesto Ordoki musikariak ere umorez bete zuen bere lana. Bi Lorenzo ere aipatu behar dira. Bat, Lorentxo Santesteban, behar diren erosketak egiten dituena behar denean. Beti lanerako prest. Bestea ere Lorentxo Santesteban, Oiztarreneakoa. Inauterizale amorratua da eta mozorroak pres­tatzen artista. Astearte goizean, bere kabuz, bestetako zuhaitz altxa­tzea modukoa egin zuen eta argitzerako zuhaitza plantatua zegoen plazan eta mozorroak behetik goiti joanak. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun