Herriko hiru bertsolari Nafarroako txapelketan

TTIPI-TTAPA 2013ko otsailaren 19a

Aurtengoan ere herriko bertsolariak ari dira Nafarroako bertsolari txapelketan parte hartzen. Alazne Untxalok eta Iker eta Egoitz Gorosterrazu anaiek joan den urte bukaeran jokatu zen Mariano Izeta Txapelketan ere parte hartu zuten eta orain Nafarroako bertsolari txapelketan ari dira. Iker Gorosterrazu o­tsailaren 3an aritu zen Aldatzeko  bigarren final laurdeneko kanporaketan eta laugarren geratu zen, 293 punturekin. Orain bertze saioetako puntuazioak ikusi behar finalaurrekoetan sartzeko aukerarik ba ote duen jakiteko.

 Bertze  bi ordezkariak, bertzalde, herrian aritu dira, otsailaren 10an jokatu baita  kanporaketa Iturengo Herriko Etxeko ganbaran. Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ioar Tainta, Iñaki Aleman, Alazne Untxalo eta Egoitz Gorosterrazu aritu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun