Inauteriak urtarrilaren 19 eta 20an ospatu ziren giro ezin hobean eguraldia lagun. Argazkian ikusten ahal denez talde ederra mozorratu zen. Herriko karrikak trikitixaz alaitu ziren, Maialen, Leire eta Maitane izan ziren arduradunak. Larunbateko afarian 25 gazte eta 30 bat heldu bildu ziren herriko ostatuan. Igandean berriz bazkaria eta afaria izan zuten gazteak.
Hurrengo asteburuan, ilbeltzaren 26 eta 27an afaria eta bazkaria izan zuten puxkak bukatzeko. Lerro hauen bitartez puxkak eta dirua eman zute herritarrei eskerrak eman.