Aurtengoan denborak aunitzik lagundu ez duen arren, gazteak eguraldi kaxkarrari aurre egin eta etxez etxe ibili dira ortziral eta larunbatean. Ostiralean baserri batzuk egin zuten eta denborak lagundu zuen. Larunbatean berriz, goiz goizetik denbora oso txarra izan zuten, baina hala ere, gazte andana elkartu zen herriko ostatuan gosaltzen eta gero etxez etxe ibiltzeko ere. Gauen ere, jende gehiago animatu zen, eta Modestorekin gaupasa izugarria izan zen, gorputzak irauten zuen arte.
Igandean, resaka izan arren, gazteak elkartzeko bildu eta gero txokolata ederra eman zen herriko ostatuan herriko guztientzat.