Bide Berdeko lanak egiteko zortzi hilabete izanen dute

TTIPI-TTAPA 2013ko otsailaren 19a

Bidasoko bide berdea proiektuak pauso bat gehiago emanen du ai­tzinera. Bertizko Par­tzuergoak Endarlatsa-Doneztebe arteko 27 kilometroko zatia egin nahi du datozen hilabeteetan. Ho­rretarako enkantera atera ditu lanak. 532.148 euroko inbertsioa (gehi BEZa) eginen du Partzuergoak eta aurkeratutako enpresak zortzi hilabeteko epea izanen du lanak akitzeko. Eraikun­tza enpresek otsailaren 12ra arteko epea zuten proposamenak aurkezteko. 
 
Bide Berdeko zati hau Lesaka, Igantzi, Sunbi­lla eta Doneztebeko mugetatik igarotzen da eta Irun eta Elizondoren arteko trenbide zaharra du oinarrian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun