Inauterietako kontuak egiteko larunbat arratsaldean jokatu zen 2013ko inauterietako mus txapelketa Herriko Ostatuan. Bertara,zortzi bikote hurbildu ziren eta hiru lehenbizikoek sariak irabazi zituzten. Txapelketaren irabazleak Agurtzane eta Andoni eta hauek bi urdai azpiko etxeratu zituzten. Txapeldun ordeak Nerea eta Patxi izan ziren eta hauek bi txuleta eta botil ardo bana izan zituzten saritzat. Hirugarren postua, berriz, Santos eta Juanjorentzat izan zen eta hauek gazta eder bat izan zuten saritzat.
Txapelketa eta gero afaria eta kontuak egin ziren eta umore ederrean aurtengo inauteriari agurra eman zitzaion. Baina ez kezkatu eta animo, guttiago gelditzen da eta hurrengo urtekoentzat.
DATUA
8
BIKOTE
aritu ziren inauterietako mus txapelketan.