Errekako talde nagusiak txapeldunen fasea jokatuko du

TTIPI-TTAPA 2013ko otsailaren 19a

Patxi ZAMORANO

Errekako eskubaloiko talde seniorra Txapeldunen Taldean jokatzeko sailkatu da. Bertan 2. Nazionaleko zortzi talde hoberenak egonen dira, eta horietako lau lehendabizikoak Final Four-a jokatutako dute, pasa den denboraldian gertatu bezala. Liga akitzeko bi jardunaldi bertzerik ez ziren gelditzen, baina Errekarentzat azkeneko partidua zen, atsedena zuelako azkeneko jardunaldian. Sail­kapena lortzeko irabazi edo berdindu behar zuen, bertze taldeen emai­tzen menpe ez gelditzeko, eta partidu hagitz borrokatu baten ondotik, puntu bat lortu zuen: Ardoi 20 - Erreka 20. Beraz, txapelketa irabazteko borrokan sartu da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun