Mendi bizikleta apustua egin ezin

TTIPI-TTAPA 2013ko otsailaren 19a

Otsaileko lehen asteburuan mendi bizi­kletarekin apustu berezia egitekoa zuten Juan Mari Apeztegiak eta Ibon Rekartek, baina eguraldi kaxkarra zela eta larunbat honetara gi­beleratu zuten. Apez­tegia Gazteluko posadatik atera eta denbora berean Rekarte Doneztebetik abiatzekoa zen. Apeztegiak helmuga Txarutako ehiztarien etxolan izan behar zuen eta Rekartek oraindik goitiago, Txarutako kaxkoan. Baina orain ere ezin, Juan Marik oineko behatz bat hau­tsi baitu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun