Askin haurtzaindegian, edoskitzaroan dauden 4 eta 12 hilabete arteko haurrak hartzeko gela izanen dute 2013-2014 ikasturtean. Horretarako lanak hasi ditu Udalak. Aurreikuspenaren arabera, zortzi haurrentzako lekua izanen du gelak, baina bortz haurrekin gela irekitzeko aski izanen litzateke. Lanak abiatua, zerbitzu hori eskaini ahal izateko aldaketa egiteko prozesua ere hasi du Udalak, Nafarroako Gobernuaren baimen guziak lortzeko. Gaur egun, urtebetetik goitiko 40 haur baino gehiago hartzen ditu haurtzaindegiak.