Aurten ere, bigarren aldiz, Ttipi Ttapa fundazioa, Xorroxin Irratia eta Xaloa Telebistako mus txapelketaren finala Ulibeltzak elkartean jokatuko da, apirilaren 6an. Hor herriz herri jokatuko diren txapelketetako irabazleak bilduko dira. Hain zuzen, Sunbillako txapelketa otsailaren 16an, larunbat arratsaldeko 6:00etatik aitzinera jokatuko da.