Doneztebarrak merkatari elkarteak inauterietako mozorro hoberenak saritu ditu

TTIPI-TTAPA 2013ko otsailaren 19a

Pasa den ortziralean banatu zituen merkatarien elkarteak sariak udaletxean.rtziralean. Doneztebarrak

Banakako mozorroetan Adolf Hitlerrena eta taldekoan jaialdi kubatarra izan dira irabazleak

Banakako mozorrorik hoberenaren saria, afari bat, Xixo Larrazak eskuratu zuen Adolf Hitlerren mozorroarekin. Taldekakoa berriz, saski eder bat, Titifue tabernako koadrilak lortu zuen. Kubatar erritmo eta koloreak ekarri zituen haur, gazte eta helduek osatutako taldeak Doneztebera.

Azken urteetako ohiturari eutsiz, Doneztebarrak merkatari elkarteak inauterietako mozorro hoberenen artean bi sari banatu ditu. Irudimenak oso emaitza desberdinak ematen dituela agerian geratu zen sari banaketan. Banakako mozorrorik hoberenaren saria, afari bat, Xixo Larrazak eskuratu zuen Adolf Hitlerren mozorroarekin. Inauterietara bertaratu zirenek diotenez, atrezzo ederra eta antzezpen bikainak eskaini zituen. Taldekako mozorro hoberenaren saria berriz, saski eder bat, Titifue tabernako koadrilak lortu zuen. Kubatar erritmo eta koloreak ekarri zituen haur, gazte eta helduek osatutako taldeak Doneztebera. Jaialdi kubarra antzeztu zuten, Celia Gurutzeren erritmoan gerria mugituz. Pasa den ortziralean izan zen sari banaketa udaletxean eta irabazleek Natalia Rekarteren, Doneztebarrak merkatari elkarteko zuzendariaren, eskutik jaso zituzten sariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun