Denera 42 lizentzia banatu ditu Nafarroako Gobernuak. Eskualdean 11: Beran 4, Baztanen 3 eta Leitzan 3. Xorroxin irratiak bere helburuak bete eta eskakizuna egin duen bi lekuetan, Beran eta Baztanen, lortu du irrati baimena. Xorroxinekin batera, Abian eta Zeroak eskuratu dute beraien tartea. Beran, Xorroxin, Zeroa, Abian eta Pausu Media sailkatu dira hurrenez hurren. Leitzan eskuragarri zeuden hiru lizentziak Punto Radio, Abian eta Zeroa komunikazio taldeek lortu dituzte. Euskarazko komunikabideak ez dira kaltetuak izan gure inguruan, baina Iruñerrian, laugarrenez, lizentziarik gabe utzi dute Euskalerria irratia.