Aurten ere mus txapelketa plantatu dute eskualdeko komunikabideek

TTIPI-TTAPA 2013ko otsailaren 19a

Joan den urtean bezala, aurten ere Sunbillako Ulibeltzak elkartean jokatuko dira finalak. Artxiboko argazkia

Apirilaren 6an jokatuko dira finalak Sunbillako Ulibeltzak elkartean

Joan den urtean bezala, Xaloa Telebista, Xorroxin Irratia eta TTIPI-TTAPAren aldeko mus txapelketa jokatuko da herriz herri. Lehenbiziko partidak Etxa­larko Elutsan eta Sunbillako Ulilbeltzak elkartean otsailaren 16an eta Arantzako Ekaitzan 23an jokatuko dira eta gero herriz herri eginen dira kanporaketak. He­rrietako irabazleek finalak jokatuko dituzte apirilaren 6an Sunbillako Ulibeltzak elkartean. Txapelketetan parte har­tzeko 20 euro ordaindu beharko ditu bikote bakoitzak eta herri ba­koitzean izan daitez­ke­en sariez gain, txapel­ketako irabazleek, txapela eta trofeoez gain, 300 eurotan baloratutako saria izanen dute.

Nafarroako Gobernuak dirulaguntza ukatu eta bertze diru iturriak murriztu diren honetan, eskualdeko komunikabideek bertze diru sarrerak bilatu behar izan dituzte. Iaz, 198 bikotek parte hartu zuten txapelketan eta 4.000 euro bildu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun