Senperen euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu dute herritarrek

TTIPI TTAPA 2013ko otsailaren 19a

Elkarretaratzea bukatzeko, Oxtikenian Senpere izena osatzen duten zazpi hizkiak paretan kolatu dira. Utzitako argazkia

Senpere herriaren izen ofiziala bilaka dedin izenpedurak aurkeztu dituzte Udaletxean

Larunbat goizean euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko, Senpereko euskaraz Bai taldearen deialdiari erantzun diote herritarrek. Senpereko Euskaraz Bai taldeak udaberrian izenpedura bilketa bat antolatu zuen, “Senpere” herriaren izen ofiziala bilaka dadin. Larunbat goizean, ofizialki Herriko Etxeari izenpedurak biltzen dituen txostena itzuli zaio.

Izenpedurak itzultzeaz gain, Iñaki Viquendi artista senpertarrak lagundurik performantzia artistiko bat burutu da. Goizean goiz, forma geometriko bereziak zituzten panelak zabaldu dira herriko karrika nagusian, herritarren harridura sortuz. Elkarretaratze momentuan, “Euskaraz Bizi nahi dut” banderolak desplegatu dira eta herritar bat banan-banan panelen bila joan da. Panelak elkarturik Senpere izena agertu da, molde artistiko batean idatzirik. Ondoren, delegazio bat herriko etxean sartu da eta hautetsi bati txostena itzuli dio. Hautetsiak zin egin du horren berri emanen diola auzapezari, eta gaia kontseiluan aipatuko dela.

Elkarretaratzea bukatzeko, Oxtikenian Senpere izena osatzen duten zazpi hizkiak paretan kolatu dira.

Horrez gain, beste herrietara luzatu nahi diete gomita, izan ere, lehen ekimena Senperen abiatu bada, beste herrietan horrelako aldarrikapenak bideratzeak herri honetan euskaraz bizi nahi duten herritarrak badirela adierazteko urrats eraginkorra litzateke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun