600 kiloko Euskadiko txapelketan hasi da Amaiurko sokatira taldea

TTIPI TTAPA 2013ko otsailaren 18a

Lehen saioa larunbat arratsaldean izan zuten Ezpeletan

680 eta 640 kiloko kategorietan ez da lehian sartu, baina Amaiurko sokatira taldeak 600 kiloko kategoriako Euskadiko sokatira txapelketan parte hartzen hasi da Kategoria honetako lehenbiziko saioa otsailaren 16an jokatuko zen Ezpeletan (Lapurdi), Merkatu Plaza ondoko kirol gelan.

680 eta 640 kiloko kategorietan ez da lehian sartu, baina Amaiurko sokatira taldeak 600 kiloko kategoriako Euskadiko sokatira txapelketan parte hartzen hasi da Kategoria honetako lehenbiziko saioa otsailaren 16an jokatuko zen Ezpeletan (Lapurdi), Merkatu Plaza ondoko kirol gelan.

Amaiurrekin batera bertze hamar talde ari dira pisu honetan: Ibarra (Gipuzkoa), Abadiño (Bizkaia), Ñapurrak (Ezpeleta, Lapurdi), Murueta (Bizkaia), Baiona (Lapurdi), Basaburua-Imotz (Nafarroa), Sokarri (Arrigorriaga, Bizkaia), Txantrea (Nafarroa), Iparralde (Urduliz, Bizkaia) eta 6 Conceyos (Asturias, Espainia). Bi multzotan banatuak lehiatu ziren gizonezkoak, joan den urteko sailkapena kontuan hartuta, Abadiño A eta Amaiur multzo buru zirela. Baina ez bata, ez bertzea, ez daudela iazko mailan erakutsi dute.

Lehen multzoan Ibarra nagusitu zen, Abadiño, Sokarri, Baiona, Basaburua-Imotz eta 6 Conceyos taldeen aitzinetik. Bigarren multzoan Ñapurrak izan zen onena, Iparralde bigarren, Murueta hirugarren, Amaiur laugarren eta Txantrea bosgarren.

Ondoren, postuak zehazteko norgehiagokak jokatu ziren. Hala, Ibarrak eta Ñapurrakek lehen posturako txanda jokatu zuten, eta Ñapurrak-ek irabazi zituen bi tiraldiak. Hirugarren posturako lehian, berriz, Abadiñok mendean hartu zuen Iparralde eta Sokarrik Murueta menderatu zuen. Aldiz, zazpigarren posturako lehian berdindu egin zuten Amaiurrek eta Baionak. Azkenik, azkena ez sailkatzeko borrokan jardun zuten Basaburua-Imotzek eta Txantreak, eta iruindarrak izan ziren galtzaile: Gizonezkoen 600 kiloko lehen jardunaldiko sailkapena:

1. Ñapurrak (Ezpeleta, Lapurdi): 10 puntu

2. Ibarra (Ibarra, Gipuzkoa): 9 puntu

3. Abadiño (Abadiño, Bizkaia): 8 puntu

4. Iparralde (Urduliz, Bizkaia: 7 puntu

5. Sokarri (Arrigorriaga, Bizkaia): 6 puntu

6. Murueta (Murueta, Bizkaia): 5 puntu

7. Amaiur (Amaiur, Nafarroa Garaia): 3,5 puntu

Baiona (Baiona, Lapurdi): 3,5 puntu

9. Basaburua-Imotz (Basaburua eta Imotz Nafarroa Garaia): 2 puntu

10. Txantrea (Iruñea, Nafarroa Garaia): Puntu 1

 

Ibarra txapeldun emakumezkoen 540 kiloko kategorian

540 kiloko emakumeen hirugarren eta azken jardunaldi erabakigarria ere jokatu zen Ezpeletan. Ibarrak eta Badaiotzek bosna puntu zituztela ekin zioten saioari, eta, gainera, elkarren aurka lehen txandan jardutea suertatu zitzaien zozketan; bi tiraldiak irabazi zituzten gipuzkoarrek eta baita txapela jantzi ere, ez baitzuten gehiegizko indar xahutzerik egin behar izan Bizindar gainditzeko gero.

Larunbateko lehen jardunaldiaren ondotik, gizonezkoen 600 kiloko bigarren jardunaldia martxoaren 3an jokatuko da Urdulizko pilotalekuan eta azken saioa martxoaren 9an Ibarrako kiroldegian. Emakumezkoen 500 kiloko lehen bi saioak ere orduan jokatuko dira.

Ondotik, martxoaren 16an jokatuko da gizonezkoen 560 kiloko txapelketa saio bakarrean, baina hemen ez da Amaiur lehiatuko. Martxoaren 23an, 600 kiloko txapelketa mistoa jokatuko da Laudion (Araba), hemen ere eskualdeko eta Nafarroako ordezkaritzarik gabe.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun