Urtarrilaren 14an, urtea bete da Naia Lacroix atxilotu zutenetik eta horren kari, otsailaren 15ean ekitaldiak eginen dituzte Senperen. Arratsaldeko 07:00etan elkarretaratzea deitu dute Senpereko Herriko Etxe aitzinean. Ondoren iluntzeko 08:00etan Oxtikenian pintxoak eta "Emazteak eta kartzela" mahai ingurua izanen dira, errealitate hori bizi izan dutenak hizlari: Saroia (senpertar preso ohia), Jeanine (Lorentxa Beyrieren kasuaz hitz egingo du), Larraitz Ugarterena (preso ohia).