Joan den urtean bezala, Xaloa Telebista, Xorroxin Irratia eta TTIPI-TTAPAren aldeko mus txapelketa jokatuko da herriz herri. Lehenbiziko partidak Etxalarko Elutsan eta Sunbillako Ulilbeltzak elkartean jokatuko dira otsailaren 16an, arratsaldeko 06:00etan. Gero herriz herri eginen dira kanporaketak. Hurrengo hitzordua Igantziko biltokian izanen da otsailaren 22an, 22:00etan. Arantzako Ekaitzan eta Azpilkuetako Ostatuan 23an jokatuko dira, 21:00etan. Herrietako irabazleek finalak jokatuko dituzte apirilaren 6an Sunbillako Ulibeltzak elkartean. Txapelketetan parte hartzeko 20 euro ordaindu beharko ditu bikote bakoitzak eta herri bakoitzean izan daitezkeen sariez gain, txapelketako irabazleek, txapela eta trofeoez gain, 300 eurotan baloratutako saria izanen dute.
Nafarroako Gobernuak dirulaguntza ukatu eta bertze diru iturriak murriztu diren honetan, eskualdeko komunikabideek bertze diru sarrerak bilatu behar izan dituzte. Iaz, 198 bikotek parte hartu zuten txapelketan eta 4.000 euro bildu ziren.