Otsailaren 15ean, ortziral goizean “Artelanen artean amets egin” ekimenaren ate irekien ekitaldia burutu zen Oizko Martiornia landetxean. Bi emakume, Rakel Ariztegi, Malerrekako herri ttiki honetan dagoen landetxearen jabea eta Iciar Mikelperizena, margolari beratarra Sunbillan bizi dena, duela hilabete batzuk emaitza ikusgarria eman duen elkarlan honetan hasi ziren eta zonaldeko arlo turistiko eta artistikoko dituzten lagunei erakutsi nahi izan zieten.
Iciar Mikelperizena, goiz hasi arte plastikoetan, diseinu grafikoa eta margolan artistikoa ikasi zuen eta bere lanak 2006an hasi zen erakustaldietan agertzen. Martiornia landetxeko erakusketa honetan, adierazkortasun eta kolorez beteriko lan batzuk ikus ditzakegu, gai desberdinekin, Bidasoko herrialdearen giro eta ohiturekin lotuak: baserriak, paisaiak, ehizako irudiak, erretratoak…
Rakeli dagokionez, hau ere gazterik hasi zen ere landa turismoaren lanetan, 1998 urtean, Oitzeko Martiornekoborda etxearekin. Urte hauetan, bere anaiarekin batera, bisitariei eskaintzen dizkien instalakuntzak eta zerbitzuak zabaltzen eta hobetzen joan da, beti dekorazio eta etxeen erosotasunean hobekuntzak egiten.
Zailtasun garai hauetan, bakoitzaren eskaintza diferenziatzea lortu behar den honetan, euren ahaleginak batu dituzte ekimen honekin, Iciarren margolanen irudiek isladatzen duten energiaz eta baretasunez inguratua Martiornian egonaldi goxo batez gozatzeko aukera ematen duena. Euren ekimena ezagutarazteko, biak elkarlanean ari dira ere sare sozialetan, Facebook-eko orriak, blog eta web orriekin.
Ekitaldian parte hartu zuten eskualdeko udalen ordezkariak, Nafarroako Landa Turismoaren Federazioko lehendakaria, Partzuergoaren teknikariak eta Baztan-Bidasoko arlo turistiko eta artistikoaren beste lagunek.