Malerrekako txapelketaren finalak hilaren 23an jokoan

TTIPI-TTAPA 2013ko otsailaren 19a

Otsailaren 23an jokatuko dira Doneztebeko pilotalekuan Erreka elkarteak hamekagarren urtez antolatutako Malerrekako eskuz binakako pilota txapelketaren finalak. Hau idazterakoan, elite eta sub-22 mailetako finaletako protahonistak zein izanen diren jakina zen, otsailaren 6an jokatu baitziren finalerdiak Sunbillan.
 
22 urtez azpikoen mai­lan, Amurrioko Goikoleak eta Oiarpeko Imazek 22 eta 18 irabazi zieten Astigarragako Barandiaran eta Guru­tzealderi eta Oiarpeko Ugalde II eta Ugalde I.ak 3 tantutan utzi zituzten Añorgako Maiza eta Azkoitiako Zendoia. Beraz, Goikolea eta Imaz, Ugalde anaien kontra ariko dira finalean.
 
Elite mailan, Hernaniko Esnal eta Errekako Gorritik 22 eta 8 irabazi zieten Errekako Beñat Oronoz lesakarrari eta Oberenako Okiñenari. Bigarren finalerdian ere oreka gutti izan zen eta Tolosako Be­llosok eta Oberenako Etxamendik 22 eta 6 irabazi zieten Ilunpeko Larrañaga eta Usurbilgo Altunari. Beraz, finalean, Esnal-Gorriti eta Belloso eta Etxamendi izanen dira aurrez aurre.
 
Kategoria nagusienetako finalistak erabakita, kategoria ttikiagoetako finalerdi gehienak igande honetan joka­tzekoak ziren.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun