Malerrekako pilota txapelketako kategoria ttikienetako finalistak ere erabaki dira igande honetan

TTIPI TTAPA 2013ko otsailaren 12a

Benjamin, alebin eta infantilak Lesakan aritu ziren eta kadete eta jubenilak Donezteben

Malerrekako hamekagarren eskuz binakako pilota txapelketko finalista guziak erabaki dira. Joan den asteazkenean sub-22 eta elite mailakoak erabaki ziren eta igande honetan erabakii dira kategoria ttikienetakoak ere.

Malerrekako hamekagarren eskuz binakako pilota txapelketko finalista guziak erabaki dira. Joan den asteazkenean sub-22 eta elite mailakoak erabaki ziren eta igande honetan erabakii dira kategoria ttikienetakoak ere.

Ttikien ttikienek, benjamin, alebin eta infantil mailakoek, Lesakako pilotalekuan jokatu zituzten finalerdiak otsailaren 10ean, igande goizean.

Benjaminetan, Ilunpeko Egiguren eta Elosegi 18 eta 10 irabazi zieten Zestoako Arrillaga eta Alonsori eta Ziotzako Perurena eta Ugartemendiak ere, 18 eta 10 irabazi zieten Añorgako Orbegozo eta Etxezarretari.

Alebinetan, Oberenako Oskoz eta Cuairan 18 eta 9 irabazi zieten Andoaingo Etxeberria eta Iruretagoienari eta Ilunpeko Alberdi eta Unanuek 2 tantutan utzi zituzten Lea Ibarra Motroko Beitua eta Anitua.

Infantiletan, Errekako Salaberria eta Mariezkurrenak 18 eta 8 irabazi zieten Usurbilgo Osa eta Aranguren-i eta Lapkeko Zubizarreta eta Ilunpeko Alberdik 2 tantutan utzi zituzten Oiarpeko Ugalde eta Etxeberria.

Donezteben, igande goizean kadete eta jubenil mailako finalerdiak jokatu ziren.

Kadetetan, Markinako Arrizabalaga eta Urizarrek 18 eta 6 irabazi zieten Oberenako Okiñena eta Iruritari eta Donibaneko Petite eta Eskuderok 18 eta 16 irabazi zieten Zazpi Iturriko Egiguren eta Erauskin-i.

Jubeniletan, Arkupeko Olaizola eta Oberenako Goñik 18 eta 7 irabazi zieten Errekako Bakaikoa eta Medinari eta Gure Txokoako Errandonea eta Martinezek 18 eta 15 irabazi zieten Donibaneko Laso eta Martijari.

Kategoria guzietako finalak otsailaren 23an jokatuko dira Doneztebeko udal pilotalekuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun