Malerrekako hamekagarren eskuz binakako pilota txapelketa azken txanpan sartuak dira. Asteazkenean erabaki ziren sub-22 eta elite mailako finalistak eta igande honetan erabakiko dira kategoria ttikienetakoak ere.
Ttikien ttikienek, benjamin, alebin eta infantil mailakoek, Lesakako pilotalekuan jokatuko dituzte finalerdiak otsailaren 10ean, igande goizeko 10:00etatik aitzinera.
Benjaminetan, Ilunpeko Egiguren eta Elosegi, Zestoako Arrillaga eta Alonsoren kontra ariko dira eta Añorgako Orbegozo eta Etxezarreta, Ziotzako Perurena eta Ugartemendiaren kontra.
Alebinetan, Oberenako Oskoz eta Cuairan, Andoaingo Etxeberria eta Aranbururen kontra ariko dira eta Ilunpeko Alberdi eta Unanue, Lea Ibarra Motroko Beitua eta Anituaren kontra.
Infantiletan, Errekako Salaberria eta Mariezkurrena, Usurbilgo Osa eta Arangurenen kontra ariko dira eta Oiarpeko Ugalde eta Etxeberria, Lapkeko Zubizarreta eta Ilunpeko Alberdiren kontra.
Donezteben, igande goizeko 10:00etatik aitzinera kadete eta jubenil mailako finalerdiak jokatuko dira.
Kadetetan, Oberenako Okiñena eta Irurita, Markinako Arrizabalaga eta Urizarren kontra ariko dira eta Donibaneko Petite eta Eskudero, Zazpi Iturriko Egiguren eta Erauskinen kontra.
Jubeniletan, Errekako Bakaikoa eta Medina, Arkupeko Olaizola eta Oberenako Goñiren kontra ariko dira, eta Gure Txokoako Errandonea eta Martinez, Donibaneko Laso eta Martijaren kontra.