4-12 hilabeteko haurrendako gela eskainiko du Doneztebeko haurtzaindegiak 2013-14 ikasturtean

TTIPI TTAPA 2013ko otsailaren 8a

Urtebetetik goitiko 40 haur baino gehiago hartzen ditu gaur egun Axkin haurtzaindegiak. Artxiboko argazkia

Zortzi haurrendako tokia izanen du, baina bortz aski izanen dira zerbitzua abiatzeko

Doneztebeko Axkin haurtzaindegian, edoskitzaroan dauden 4 eta 12 hilabete arteko haurrak hartzeko gela izanen dute 2013-2014 ikasturtean. Horretarako lanak hasi ditu Udalak. Aurreikuspenaren arabera, zortzi haurrentzako lekua izanen du gelak, baina bortz haurrekin gela irekitzeko aski izanen litzateke.

Lanak abiatua, zerbitzu hori eskaini ahal izateko aldaketa egiteko prozesua ere hasi du Udalak, Nafarroako Gobernuaren baimen guziak lortzeko. Gaur egun, urtebetetik goitiko 40 haur baino gehiago hartzen ditu Askin haurtzaindegiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun