Aintziña aisialdi taldeak egun pasa antolatu du otsailaren 12an

Ttipi-Ttapa 2013ko otsailaren 7a

Mendi irteera, tailerrak eta afaria antolatu dituzte

Arratsaldetik iluntzera arte ekitaldiak prestatu ditu Malerreka eta Bertizaranako aisialdi taldeak. Doneztebeko merkatarien plazatik 15:00etan abiatu eta Zubietara joanen dira mendiz. Bertan deskantsatu ondotik, xaboia egiten ikasteko tailerra izanen da Herriko estalpean. Bukatzeko 20:30ean, talo tailerra eginen dute eta gero egindakoa dastatzeko afaria.

Datorren asteartean, otsailaren 12an, arratsaldetik iluntzera arte ekitaldiak prestatu ditu Malerreka eta Bertizaranako aisialdi taldeak. Mendi ibilaldi ttiki bat antolatu dute. Doneztebeko merkatarien plazatik 15:00etan abiatu eta Zubietara joanen dira mendiz. Bertan deskantsatu ondotik, xaboia egiten ikasteko tailerra izanen da Herriko estalpean. Bukatzeko 20:30ean, talo tailerra eginen dute eta gero egindakoa dastatzeko afaria.

Duela urtebete inguru sortu zen aisialdi taldea. Helburua gazteen aisialdi faltari eta indibidualismoari aurre egitea zen. Denbora librerako ekintzak egiteaz arduratzen da taldea eta bilerak hilabeteko azken ortziraletan egiten dituzte Malerrekako Mankomunitatearen egoitzan, Donezteben. Eskualdeko gazteriaren arteko harremanak sendotu bidenabar, gazteria mugitzeko helburuz sortu zen eta honekin batera herrietako gazteek elkar ezagutzea, kontsumoan oinarritu gabeko aisialdi eredua bultzatzea, euskal kultura sustatzea, munduko kulturekin harremanetan jartzea eta eskualdeko herriei bizia ematea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun