Bidasoako Bide berdeko Endarlatsa-Doneztebe tartea enkantean atera du Bertizko Partzuergoak

Ttipi-Ttapa 2013ko ots. 7a, 11:24

532.148 euroko inbertsioa eta zortzi hilabeteko epea dute lanak amaitzeko

Obrak bere gain hartu nahi dituen enpresak, otsailaren 12ra arteko epea du proposamenak aurkezteko. 532.148 euroko inbertsioa eginen du Partzuergoak eta aurkeratutako enpresak zortzi hilabeteko epea izanen du lanak amaitzeko.

Bidasoako bide berdea proiektuak pauso bat gehiago emanen du aitzinera. Bertizko Partzuergoak Endarlatsa-Doneztebe arteko zatia egin nahi du datozen hilabeteetan. Horretarako enkantean atera du zatia. 532.148 euroko inbertsioa eginen du Partzuergoak eta aurkeratutako enpresak zortzi hilabeteko epea izanen du lanak amaitzeko. Eraikuntza enpresek otsailaren 12ra arteko epea dute proposamenak aurkezteko. 

Enkantean aterako den zatia, Bide berdeko garrantzitsuenetakoa da. Lesaka, Igantzi, Sunbilla eta Donezteberen mugetatik igarotzen da eta Irun eta Elizondoren arteko trenbide zaharra du oinarrian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun