Malerrekako pilota txapelketako elite eta sub-22 mailako finalerdiak jokatuko dituzte otsailaren 6an

TTIPI TTAPA 2013ko otsailaren 6a

Asteazken arratsaldeko 5:30ean hasita Sunbillako pilotalekuan

Erreka elkarteak antolatutako hamekagarren eskuz binakako pilota txapelketaren baitan, 22 urtez beheitiko eta elite mailako finalerdiak jokatuko dituzte otsailaren 6an, asteazken arratsaldeko 5:30etik aizinera Sunbillako udal pilotalekuetan.

Erreka elkarteak antolatutako hamekagarren eskuz binakako pilota txapelketaren baitan, 22 urtez beheitiko eta elite mailako finalerdiak jokatuko dituzte otsailaren 6an, asteazken arratsaldeko 5:30etik aizinera Sunbillako udal pilotalekuetan.

Hasiera batean Donezteben jokatzekoak ziren partidak, baina frontoiaren hezetasuna dela eta Sunbillako frontoian jokatzea erabaki dute, hau egoera onean dagoelako.

Lehenbizi, 22 urtez beheitikoen txanda izanen da. Lehenbiziko finalerdian, Amurrioko Goikolea eta Oiarpeko Imaz, Astigarragako Barandiaran eta Gurutzealderen kontra ariko da. Bigarren finalerdian, Oiarpeko Ugalde II eta Ugalde I.ak, Añorgako Maiza eta Azkoitiako Zendoia izanen dituzte arerio.

Elite mailako lehenbiziko finalerdian, Errekako bi pilotari izanen dira aurrez aurre. Gorritik Hernaniko Esnal izanen du lagun aitzineko koadroetan eta Beñat Oronoz lesakarrak Oberenako Okiñena beteranoa gibelean.

Bigarren finalerdian, Ilunpeko Larrañaga eta Usurbilgo Altuna, Tolosako Belloso eta Oberenako Etxamendiren kontra ariko dira.

Irabazleek, otsailaren 23an jokatuko diren finaletako lehenbiziko txartelak eskuratuko dituzte. Igandean jokatuko dira kategoria ttikienetako finalerdiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun