36 konpostontzi gehiago banatuko dituzte ortzegunean Malerrekan

Ttipi-Ttapa 2013ko otsailaren 5a

Konpostaren inguruko bilera informatiboa deitu dute 18:00etan Mankomunitatearen egoitzan

Konpost ontziak banatu aitzinetik bilera informatiboa eginen dute konpostaren inguruko azalpenak emateko. Mankomunitatearen egoitzan elkartuko dira otsailaren 7an 18:00etan. Interesa duen edonori joateko gonbita luzatu die Malerrekako Mankomunitateak eta hurrengo kanpainarako  izena emateko aukera ere bertan izanen dela jakinarazi dute. 

Apurka apurka, geroz eta gehiago dira gure eskualdean konpost egiteko erabakia hartzen dutenak. Horregatik, konpost ontzi gehiago banatzeko beharra sortu da. Malerrekaren otsailaren 7an, 36 konpost ontzi gehiago banatuko dituzte. Banaketa egin aitzinetik bilera informatiboa izanen da. Mankomunitatearen egoitzan elkartuko dira 18:00etan.

Konposta zer den azaldu, nola egiten den, zer botatzen ahal den eta zer ez... azalduko dute. Partehartzaileek galderak egiteko aukera ere izanen dute. Malerrekako itxaron zerrendan dauden 36 familiari deitu zaie, baina bilera irekia da eta konpostaren inguruan interesa duen edozein joaten ahal da. Gainera, hurrengo kanpainarako bertan izena emateko aukera ere izanen da.  Mankomunitatetik jendea animatu nahi dute eta bilerara joateko gonbidapena luzatzen diete. Bileraren ondotik, aipatutako 36 familiei materiala banatuko zaie.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun