Eguraldiak ez ditu zapuztu Beintza-Labaiengo inauteriak

Ttipi-Ttapa 2013ko otsailaren 4a

Beintza-Labaiengo haurrek ostatuan ospatu zituzten inauteriak.

Euria barra-barra baina bestarako gogoa gailendu zen

Eguraldi txarrari aurre eginez, mozorroak jantzi eta kalera irten ziren gazteak larunbat goizean. Puskak biltzen aritu ziren Labaiengo hainbat etxeetan eta arratsaldean, berriz, Beintzako auzoan. Haurrek aldiz, Beintzako ostatuan ospatu zituzten inauteriak haien gurasoekin batera.

Eguraldi txarrari aurre eginez, mozorroak jantzi eta kalera irten ziren gazteak larunbat goizean. Puskak biltzen aritu ziren Labaiengo hainbat etxeetan eta arratsaldean, berriz, Beintzako auzoan. Otordu ederrak egin zituzten herriko ostatu eta itur-ondo elkartean. Bertzela ere dezente luzatzen diren bazkal eta afalondoak, gehiago luzatu ziren aurten, euriaren aitzakian. Haurrek aldiz, Beintzako ostatuan ospatu zituzten inauteriak haien gurasoekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun