1.500 langabetura ailegatu da eskualdea ilbeltzean, inoiz izan den kopururik handiena

TTIPI TTAPA 2013ko otsailaren 5a

Inoiz baino langabetu gehiago daude eskualdean. Artxiboko argazkia

Kasik %10 igo da langabetu kopurua hilabete honetan, Nafarroa osoko igoerarik handiena

Langabeziko datuak gero eta kezkagarriagoak dira eskualdean eta urtarril hondarrean 1.500 langabetu zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emanak, 2012ko abenduan baino 133 gehiago (%9,73ko igoera). Langabetu kopurua neurtzen denetik inoiz ez ziren hainbertze izan eskualdean eta Nafarroa osoko bulegoetan langabezia nabarmen igo bada ere, Doneztebekoak izan du igoerarik handiena.

440 kontratu egin ziren Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez ilbeltzean, horietatik 78 bakarrik mugagabeak.

Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 662 lagun daude langabezian, abenduan baino 56 gehiago. Adin tarte horretako emakumeen artean 660 langabetu daude, abenduan baino 51 gehiago. 25 urtez beheitiko gizasemeen artean, 95etik 111ra igo da langabetu kopurua eta adin tarte horretako emakumeetan artean 57tik 67ra pasatu dira lanik gabe daudenak.

Zerbitzu eta industria arloan nabarmen goiti

Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten , eta gainera, urtarrilean 870etik 965era igo da langabetu kopurua. Industria arloan ere 216tik 263ra igo da langabezian daudenen kopurua. Eraikuntzan, aldiz, 188tik 186ra jautsi da langabetu kopurua. Nekazaritzan langabetu bat guttiago dago, 31 denera, eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean 55 lagun daude langabezian, abenduan baino 6 guttiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun