Beintza Labaiengo inauteriak asteburu honetan ospatuko dira

Ttipi-Ttapa 2013ko otsailaren 1a

Urtero bezala giro onak ez du hutsik eginen Beintza-Labaiengo inauterietan.

Larunbatean urtero bezala aizkora apustua izanen da

Ostiralean bilduko dira gazteak afaltzera eta lehenbiziko mozo­rroak ere bertan ikusiko dira. Larunbatean etxez etxeko puxka bil­tzea eginen dute eta aizkora apustua ere plantatuko dute. Goizean eskean bildu­takoarekin bazkaldu eta arratsaldean herri inguruan eginen dute puxka biltzea gero berriz ere mahaiaren bueltan afaltzeko.

Egun handia larunbata izaten da, baina ostiralean bilduko dira gazteak afaltzera eta lehenbiziko mozo­rroak ere bertan ikusiko dira. Urtero bezala, Labaiengo Herriko Ostatuan eta Iturrondo elkartean eginen dituzte otorduak. Larunbatean ere, ongi gosaldu ondotik, etxez etxeko puxka bil­tzea eginen dute akordeoilariaren laguntzarekin. Ezin zitekeen bertzela eta eguerdian, aizkora apustua ere plantatuko dute. Goizean eskean bildu­takoarekin bazkaldu eta arratsaldean herri inguruan eginen dute puxka biltzea, gero berriz ere mahaiaren bueltan afaltzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun