Munduko binakako pala txapelketan ari da Ibargarai

TTIPI-TTAPA 2013ko urt. 31a, 09:26

Xabi Ibargarai erratzuarra, Urkijorekin ari da txapelketan. TTIPI-TTAPA

Urkijorekin bikote eginez

Donostiako Carmelo Balda pilotalekuan joka­tzen ari da profesionalen arteko Munduko binakako pala txapelketa. Bortz bikote ari dira eta Xabi Ibargarai erratzuarra da eskualdeko ordezkaria, Urkijorekin bikote eginez. Horiekin batera, gaur egungo txapeldunak diren Gaubeka eta Aierbe, Fusto eta Larrinaga, Altadill eta Lujan eta Garcia eta Imanol ariko dira txapelaren bila. Hasieran denak denen kontra ari dira ligaxkan. Liga hori irabazten duen bikotea zuzenean sartuko da martxoaren 2ko finalean eta bigarren eta hiruga­rren gelditzen direnek finalerdia jokatuko dute finalean sartzeko.
 
Urtarrilaren 21ean jokatutako lehen partidetan, Urkijo eta Ibargarak 1-3 galduzuten, Altadill eta Lujanen kontra  eta bigarrenean, Fusto eta Larrinagak 3-0 irabazi zieten Garcia eta Imanol-i.
 
Bigarren jardunaldia urtarrilaren 26an joka­tzekoa zen. Garcia eta Imanol, Altadill eta Lujanen kontra aritzekoak ziren eta Urkijo eta Ibargarai, Gaubeka eta Ayerberen kontra.
 
Hirugarren jardunaldia otsailaren 2an jokatuko da, laugarrena o­tsailaren 9an eta bosga­rren jardunaldia otsailaren 16an jokatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun