Txirrindularitza eskola sortu nahi dute Bortzirietan

TTIPI-TTAPA 2013ko urtarrilaren 31

2006an Gure Txokoak zenbait ikastaro eman zituen, Bru eta Vila txirrindularien laguntzaz. TTIPI-TTAPA

Astean behin elkartzeko asmoa dute

Lesakako Beti Gazte, Igantziko Biltoki eta Berako GureTxokoa elkarteen elkarlanarekin, 2013. urterako Bortzirietako txirrindularitza eskola osatzeko proiektua martxan paratu dute.
 
Horretarako, Bortzirietan talde bakarra osa­tzea erabaki da, haur kopuru haundiagoa lortu ahal izateko eta herri desberdinetako haurren arteko adiskidetasuna lan­tzeko. Hasiera batean, adin tarte desberdinetako taldeak osatuz, astean behin elkartzeko ideia dute. Gynkanen eta ariketen bidez bizikletarekin daukaten trebezia landuko litzateke, baita bide segurtasunerako arau orokorrak ikasi ere.
Helburu orokorra txi­rrindularitza lasterketetan parte hartzea da (bakoitza bere adin mailean), haurrek aukera hori izatea behink behin, baina hau ez da derrigo­rrezkoa izanen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun