Bi herrietako laborariak bildu dira San Anton egunean

Koro eta Margari 2013ko urtarrilaren 31

27 lagun elkartu ziren Karretero jatetxean

Gero eta laborari gu­ttiago ditugu gure herri hauetan, bainan hala ere, lehengo usai xaha­rrak aitxikitzen segitzen dugu.
 
Hoietako bat San Anton eguna da. Betitik Urdazubin ospatu izan da egun hau, denbora batean San Antoneko ko­fra­dia bat baitzen herri huntan. Gaur egun ez dago halakorik, baina  bi herrietako laborariak Urdazubin elkartzen dira.
 
Lehenbiziko meza izaten da, sainduari eskerrak emateko eta laguntza eskatzeko. Ondotik bazkari bat antolatzen da. Hunek ez du sainduarekin deus ikustekorik, bainan bazkaririk gabeko besta bat erdizka gelditzea bezala da. Aurten 27 lagun elkartu ziren Karretero jatetxean.   
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun