Pascal Haroçarene pilotari senpertarra aspaldian lanean ari da buru belarri gure herrian gehien maite duen kirolaren alde. Orain ardura berriak ditu Pilotaren Frantziako Federazioan abenduan egin ziren barne hauteskundeak irabazi baizituen bere zerrendak, Lilou Etcheve-rriak buru zuen taldeak hain xuxen. Lehia irabazi eta berahala lanean hasi da Haroçarene, bertzeak bertze egun hauetan jokatzen den Frantziako buruz burukako xapelketa prestatzeko. “Zalu zerbait muntatu behar izan dugu, ahal bezala” dio senpertarrak. Pilotari batzuk ez dira baitezpada arrunt akort egutegiarekin bainan federaziotik diote ez dutela bertzela egin ahal izan. Arduradun berriek diote ona litzatekela elkarlanean aritzea Pilota Liga eta Esku Pilota elkartearekin. “Nahi badugu pilota aintzinatu, ohoratu eta haunditu, denek elgarrekin aritu behar dugu” dio Pascal Haroçarenek.