Uholdeak saihesteko Luberriko baradera beharrezkoa dela frogatu da berriz ere

Franck Dolosor 2013ko urt. 31a, 09:03

Urdazuri ibaia doi bat atera zen urtarrilaren 15ean zonbait kalte eginez. Karmele ORELLANA

Zonbait garaje eta aparkalekutan sartu zen ura hilaren 15ean

Euskal Herriko herri frango bezala Senpere ere ibaien mailari eta zeruari begira egon zen urtarril erditsuan euri anitz egin baitzuen jauts ahala. Egun kezkagarriena urtarrilaren 15a izan zen errekak eta Urdazuri ibaia doi bat atera baiziren zonbait tokitan. Urak zonbait aparkaleku estali zituen eta garaje batzuetan sartu zen bainan zorionez aldi huntan ez zuen kalterik sortu etxeetan.          
 
Luberriako baraderak bere lana egin zuen Nafarroatik eta mendi guneetatik isurtzen den ura atxikiz zonbait orenez. Christine Bessonart auzapeza pozik zegoen kalterik ez baitzen izan eta Luberriako urtegiak bere lana egin baitzuen 400 000 metro kubiko ur atxikiz. Bere erranetan, urak 10 hektarako eremua estali zuen eta guzi hori ez da Senpereko karrikarat etorri bat batean. Luberriako urtegiak 10 milioi euroko gastua sortu zuen eta Ipa­rraldean azken urteetan egin den obrarik haundiena da. Senpereko aintzirak ere ur anitz atxi­ki zuen. Neguan Ortzango errekaren zati bat husten dute herriko langileek bainan egun euritsu horietan metra batez goratu zen kolpez. Urguri auzoan eraikitzen ari den saihesbideren 30 metrako espaloia altxa­tu, ereman eta arrunt desegin zuten urek eta horiek izan ziren kalterik aipagarrienak.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun