Ihauteriak

Joana GUERENDIAIN 2013ko urt. 31a, 08:56

Gazteak auzoz auzo eta baserriz baserri ibiliko dira inauterietan. Joana GUERENDAIN

Aurten Saran ihauteriak otsailaren 9 eta 10eko asteburuan ospatuko dira. Larunbatarekin gazteek, mozo­rroturik, Sarako auzoak animatuko dituzte kantu eta dantzekin. Auzoetan barna ibiliko dira traktore eta xareta animatu batean. Beren ibilaladia gauean bukatuko da trinketean, Herriko Etxe­ko edantegia hetsia baita Zazpiak Bat dantza elkarteak gaztetxea idekiko du gaua goxoan buka dezaten. 
 
Igandean, goizeko 11:30ean gazteen eta haurren desfilea eginen da plazan, ondotik dan­tzak eta zanpantzarren auzia. 1etan 3 eskolek antolatutako bazkaria Lur Berri emana izanen da. Arratsalde bukaeran gazteak berriz abiatuko dira aldi hunetan ostatu eta etxe zonbaiten itzulia egiteko.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun